viernes, 11 de abril de 2014

ASTE SANTUKO OPORRETARAKO LANA

- Matematika:  irakasleak gaur emandako orrian agertzen diren ariketa guztiak, orri zurietan, egin behar dira.

- Euskera: Iritzi testua egin (maiatzaren 13an entregatu behar da), Xivaren malkoak liburua irakurri (azterketa maiatzaren 5ean izango da) eta azterketarako ikasi (apirilaren 29an da)


Beste ikasgai guztietan: KLASEAN EGINDAKO ARIKETAK BIRPASATU, ESKEMAK EGIN ETA KONTZEPTUAK ONDO IKASI. Etxerako lan gutxi bidali dizuegu, ikasi ahal izateko. 

KURTSO AMAIERA DA, BUELTAN AZTERKETA GUZTIAK EDUKIKO DITUZUE!

AZKEN TXANPA!! ANIMO!!


EIDER.

jueves, 3 de abril de 2014

ETXERAKO LANAK osteguna 3

MATEMATIKA: txoteneko 116 eta 117. orrialdeetako problemak egin, eta arbelean marraztu dituen irudien azalera atera. Datorren asteartean azterketa daukagu.

HIRITARTASUNA: lana entregatu behar da. Emailez bidalita badago, astelehenean inprimaturik ekarri behar da.

PLASTIKA: Gogoratu, ikastolatik kanpoko perspektiba eta bodegoia entregatu behar direla. Ez badira aste santua baino lehenago entregatzen, oporretan zehar egin behar dira.




ASTEAN ZEHAR EGINDAKO LANA martxoaren 31- apirilaren 3

INGELESA: Astelehenean "reading" azterketa egin genuen, eta filma ikusten jarraitu genuen. Asteartean gramatikako atal berri bat eman genuen eta ariketak bidali zituen. Azteazkenean ariketak zuzendu eta workbook-eko ariketak egiten aritu ginen.

LENGUA: Astelehenean aurreko osteguneko etxerako lanak zuzendu genituen, eta fitxa bat betetzen hasi ginen. Asteartean literaturako ezaugarri berri bat ikusi genuen, eta fitxarekin jarraitu genuen.

GIZARTE: Astelehen eta asteartean ordenagailuekin Asia ikasten eta definizioak bukatzen egon ginen. Asteazkenean Asiako azterketa eduki genuen.

EUSKERA:  Astelehenean liburuarekin eta ariketak egiten aritu ginen. Asteartean teoria eman genuen.

PLASTIKA: Astelehenean argazki bilduma eta komikiarekin jarraitu genuen, eta asteazkenean irakaslea ez zenez etorri, zaintza izan genuen.

NATUR: Aste honetan zehar, talde lanean aritu gara. Astelehenean ostegunean ez zirenak etorri, azterketa egin zuten.

MATEMATIKA: Asteartean txosteneko ariketak egin genituen, eta azteazkenean  konoen azalera ikusi eta ariketak egiten egon ginen. Ostegunean esferen azalera ikusi dugu, formula berri batekin.